home > international > basque  
 

Ongietorria Waldtrudering-go suhiltzaile boluntarioen web-orrira

Bisitari maiteok, eskerrikasko zuen bisitagatik gure web orrira. Bertan aurkezten dizuegu gure jarduerei buruzko oinarrizko argibideak. Zerbait gehiago jakitea nahi baduzue bidali iguzue mesedez posta elektroniko bat.

Waldtrudering-go suhiltzaile boluntarioak Munich inguruetan kokaturiko 21 suhiltzaile boluntario sekzioetako bat gara.

Suhiltzaile profesionalekin batera Munich-go hiritarren segurtasunaz arduratzen gara. Gure 37 suhiltzaile aktiboek heuren lana borondatez betetzen dute trukean ezer jaso gabe. Lanbide desberdinak dituzte baina hobby amankomun batek batzen ditu: Suhiltzaile izateak eta erkidegoari laguntzeak.

Gure auzoko moeta guztietako larrialdietara deitzen digute geu izaten garelako lehenengo irixten garenak suhiltzaile profesionalen aurretik. Gainera sute haundiak edo uholdeak gertatzen direnean hiriaren edozein tokititik deitzen digute. Eta 2002-ko Elba ibairen uholdeak bezalako larrialdi nazionaletan ere bertan izaten gara. Bataz beste urtean zehar 50 deiei kaso egiten diegu.

Welcome!
 
Gure suhiltzaileek entrenamendu trinkoak egiten dituzte eta ikastaro bereziak jarraitu suaren kontrako borrokari buruz, medikutzaz edo salgai arriskutsu eta toxikoen tratamenduari buruzko oinarrizko ezagueraz jabetzeko. Horregatik erreakzionatu dezakegu modu egokian adozein larrialdiren aurrean. 14 urterekin hasten dugu fase aktiboa suhiltzaile gazteen taldekide izanez. 16 urterekin hasten gara larrialdietara ateratzen. Munich-go suhiltzaile boluntario bakoitzak 18 urtetik aurrera arnas aparatu autonomoaren erabilpena ikasi behar du, nahiz eta eta hau ez izan derrigorrezkoa beste Alemaniako suhiltzaile boluntario talde batzuetan.

Auzoko karitatezko erakunde batek laguntzen digu. Erakunde honen betebehar nagusia auzoko elkarbizitza sustatzea eta hiritarren arteko harremanak hobetzea da, helburu zailak hiri haundi baten auzo batentzat. Gainera finantziatzen ari da zenbait makina suhiltzaileek erabiltzen dituzten tresneria arruntetik at esatebaterako, ur-bonba bereziak, desfibriladoreak edo kea eraikinetatik ateratzeko makina bat.

Suhiltzaile profesionalak hiri haundietan eta arrisku haundiko enpresetan, estebaterako birfindegietan, egoten dira bakarrik. Horrexegatik jokatzen dute suhiltzaile boluntarioek aspalditik paper garrantzitsu bat gizarte alemanean. Gaur egun 1´3 milloi suhiltzaile boluntarioek bermatzen dute Alemanian biztanleriaren segurtasuna eta babesa.
 
   
Click here for larger image